|
Nor gara
2004ko
urriaren 12an, Indigenen Erresistentzia Egunaren ospakizunean,
“La Puebla” elkarte bolivartarra sortu zen,
Euskal Herrian bizi diren bolivartarren taldea.
Gure
elkartea euskaldunek, venezuelarrek eta Venezuelako Iraultza
Bolivartarra babestu nahi duten beste kide batzuek osatzen
dute.
“La
Puebla” izena Bolibar puebla edo herritik datorkio,
Bizkaiko udalerri txiki horren izenetik. Simón
Bolívar askatzailearen arbasoak, sei belaunaldi
lehenagoko kideak, udalerri horretakoak ziren. Simón
de Bolívar “Zaharrak” Bolibarretik
Hego Amerikara emigratu zuen XVI. mendearen erdialdera.
Santo Domingotik pasa ondoren, Simón “Zaharra”
Caracasen geratu zen, eta familiaren zuhaitz genealogikoa
Venezuelan sortu zuen. Udalerri horri La Puebla esaten
diote herritarrek, eta horregatik erabaki genuen izen
hori erabiltzea herri euskalduna eta venezuelarra anaitzeko
ikur gisa. |