|
Gure
elkartearen jarduera:
Kontrainformazioa
ematea
Prozesu bolivartarrari buruz egunero-egunero gure herrira
iristen den informazioa inperialismoak manipulatutako
informazioa da, informazio interesatua, partziala. Alor
horretan, Venezuelako Gobernuak egindako jarduerak ezagutaraztea
eta bere lorpen sozial, politiko eta ekonomikoak zabaltzea
da gure lana, besteak beste. Azken finean, Iraultza Bolivartarra
benetan nolakoa den aurkezten dugu: herritarren iraultza
antiinperialista.
Ideiak
zabaltzea
Atal honetan, Iraultza Bolivartarraren oinarrian dagoen
ideia zabaltzen dugu, bere helburu politikoa, Venezuelarako
eta Latinoamerikarako proiektua eta abar.
Elkartasun
internazionalista erakustea
Hainbat jarduera egiten ditugu alor honetan, honako bi
helburu hauekin:
•
Venezuelaren kontra egiten duen edozein eraso inperialistari
Euskal Herritik erantzutea.
• Bi herriak senidetzea.
Orain arte egindako lana:
• Askapenak antolatutako 2004ko Internazionalista
Egunean parte hartu genuen, materialen postu bat jarrita.
2004ko urriaren 24a.
•
Venezuelako Errepublika Bolivartarreko Kultura ministroak,
Francisco Sestok, hitzaldia eman zuen Bilboko Hika Ateneoan,
urriaren 25ean.
•
Venezuelako Errepublika Bolivartarreko presidenteak, Hugo
Chávezek, espainiar Estatura egin zuen bisitan,
ongietorria egiteko ekitaldietan parte hartu genuen, 2004ko
azaroan.
•
Venezuela Bolivartarrari Elkartasuna Adierazteko Estatuko
III. Topaketan parte hartu genuen espainiar Estatuan,
Xixonen (Asturiasen), 2005eko maiatzaren 20, 21 eta 22an.
•
“Denok Salamancara, Kuba eta Venezuelarekin”
plataforman parte hartu genuen, 2005eko urrian Iberoamerikako
estatuburuek eta gobernuburuek Salamancan egin zuten goi
bileran, Euskal Herriak Kubari eta Venezuelari elkartasuna
adierazteko antolatu zituen ekintzetan.
•
Gaur egun, “Kuba-Venezuela: ALBA sortu da”
kanpainan parte hartzen ari da Euskadi-Kubarekin batera,
Kubako eta Venezuelako gizarteen errealitatea Euskal Herrian
zabaltzeko eta Ameriketarako Alternatiba Bolivartarra
(ALBA) integrazio politiko, sozial eta ekonomikorako proiektu
latinoamerikarra ezagutarazteko.
La
Puebla elkarte bolivartarrak ateak irekita ditu Iraultza
Bolivartarrari eta Venezuelako herritarrei elkartasuna
adierazi nahi dieten pertsona eta erakunde guztientzat.
|